Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Hernani eta Astigarragako AEK-k udako eskaintzaren berri eman du

Hernani eta Astigarragako AEK-k udako eskaintzaren berri eman du

Hernaniko eta Astigarrako AEK euskaltegiek uztaila eta irailerako autoikaskuntza eskaintza aurkeztu dute. Ekimenaren helburua da ikasle arituek ikasturtean ikasitakoa mantentzea eta ikasle berriek euskara hobetzea eta azterketaren bat prestatzeko baliogarri izatea.

 

Horretarako, astean behin tutoretza izaten du ikasle bakoitzak. Horrela, tutorearekin batera helburu zehatza finkatu, lan tresnak hautatu, estrategiak landu eta egunerokotasunean euskararen erabilera nola areagotu aztertzen da. Tutoreak emandako programazioa bere kabuz egin eta zalantzak argi-tzeko aukera ere izaten du ikasleak. Gainera, bere kabuz egin beharreko lanketak etxean zein euskaltegian bertan egin ditzake.

 

Horrez gain, astean behin gainerako ikasleekin elkartu eta helburuaren arabera mintzagunean edo zalantzagunean parte hartzen du ikasleak. Euskara mantendu edo berreskuratzea badu helburu, min-tzagunea izan ohi da egokiena eta azterketaren bat prestatzeko aukera izaten da zalantzagunean.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko Hernani (Larramendi 11, 943 557801, hernani@aek.org) edo Astigarragako (kultur etxea, 943 557354, astigarraga@aek.org) euskaltegietara jo behar da.

 

Bestalde, Astigarragako Udalak diru-laguntzak emango ditu euskara ikasteko, udako ikastaroetarako eta EPAko klaseetara joateko garraiorako. Laguntza hauek eskatzeko epea dagoeneko zabalik dago, eta eskatu nahi dituztenek udaletxeko euskara sailera jo beharko dute.

 

Iturria: Noticias de Gipuzkoa; El Diario Vasco