Urte berriko asmoen artean euskaraz ikastea duzu helburu? Gerturatu zaitez euskaltegira horri ekiteko.
Urtarrilean zehar euskaltegietako matrikulazio epeak irekita daude hainbat ikastaroren eskaintzarekin.
Bailaran hainbat aukera daude euskaraz ikasteko eta ikastaroen eskaintza zabala. Hala, norberak bere
euskara mailaren araberako ikastaroa aukeratu dezake; autoikaskuntza ere badago aukeran, norberak bere
ordutegi eta erritmora ikasteko; eta ikastaro bereziak ere bai, guraso taldeak eta mintzalaguna, adibidez.
Gainera, udalek laguntzak eskaintzen dituzte euskaraz ikasteko. Ikusi hemen informazio guztia.
Ikus Buruntzaldeko euskaltegien zerrenda.