Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Kilometroak 2012 jaiaren aurkezpen jendetsua izan da Andoainen

Kilometroak 2012 jaiaren aurkezpen jendetsua izan da Andoainen

Azaroaren 18an 2012ko urrian Andoainen ospatuko den Kilometroak jaiaren aurkezpen ekitaldia izan zen Allurralde Kiroldegian. Guztira, 1.400 lagun elkartu ziren kiroldegian. Ikastolen festaren aurkezpena 18:00etan hasi zen Juanita Alkain plazatik dantzariekin eta buruhandiekin egin zuten kalejirarekin.

 

Aurkezpen ekitaldian musikaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Horrez gain, Kilometroak 2012ko arropa eta osagaien desfilea izan zen. Material hori guztia Kale Nagusiko 59. zenbakiko dendan dago salgai.

 

2012ko jaiaren lema nagusia On Egin izango da. Lema hori aukeratu izanaren arrazoiak honakoak dira: Kilometroak jaia denon parte hartzearekin egin dadin herritarrak aktibatu nahi dira, herritarrek ON egitea nahi dute antolatzaileek. ON egite hori irudikatzeko pizteko botoia erabili dute. Horrela, Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera azpimarratu dute. Uhinekin guztiengana iritsi nahi dute (ikastola osatzen dutenengana, euskaltzaleengana eta euskaraz ez dakitenengana).