Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. ‘Koadernoa zuri’ Hika Teatroaren antzezlana Buruntzaldean
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

‘Koadernoa zuri’ Hika Teatroaren antzezlana Buruntzaldean

Ama hil berria dute eta hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Ezkonduta dago eta bi alaben ama da.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

Aurten estreinatu du antzezlan berria Hika Teatroa antzerki taldeak eta dagoeneko hainbat ikuskizun eskaini dituzte.

Hernanin azaroaren 15ean eskainiko dute lana eta martxoan Andoainen eta Lasarte-Orian ere izango dira; martxoaren 3an eta 11 hurrenez urren.