Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. "Laburbira" euskarazko film laburren zirkuitoaren emanaldiak Buruntzaldean
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

“Laburbira” euskarazko film laburren zirkuitoaren emanaldiak Buruntzaldean

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitarte, Laburbira giran ibiliko da euskarazko zinegintzaren dosi txiki eta freskoak zabalduz, honako 35 herrietan:

Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

Lotura honetan topatuko dituzu Laburbira zirkuitoan proiektatuko diren film laburren informazio eta sinopsiak: http://www.kameratoia.eus/kartelera-2019/

Informazio guztia: http://www.kameratoia.eus/laburbira-2019-35-herritan