Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. TopaEguna ospatuko da Lasarte-Orian urriaren 17an
Lasarte-Oria

TopaEguna ospatuko da Lasarte-Orian urriaren 17an

Urriaren 17an jarri dute TopaEgunareko hitzordua, aurten lehen aldiz Buruntzaldean izango da, Lasarte-Orian hain zuzen ere. Laugarren urtez jarraian ospatuko da TopaEguna eta urtero bezala, Lasarte-Oriako edizioak ere izango ditu berezitasunak. Ttakun Lasarte-Oriako euskaltzaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Jaiarekin bat egingo du eta beraz, herritarrek sortu ohi duten jai bereziarekin bat egingo dute Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatutako euskaltzaleek.

Antolatzaileek euskaltasunaren aldarria egin eta euskaraz bizi nahi duen ororen jaia izatea nahi dute. Horretarako honako egitaraua prestatu dute:

  • 9:30: Diana
  • 11:00: Mugimenduko kideen esperientzien Trukegunea (Mirentxuenea)
  • 11:00: Kantu Jira Txikia (Zumaburutik Okendora)
  • 13:00: Ongi etorri! Ekitaldia (Okendo Plazan)
  • 14:30: Herri bazkaria (Okendo Plazan /frontoian euria balitz)
  • 15:30: Haur eta gaztetxoentzako jolasak (Okendo plazan)
  • 16:30: Topa Egunaren ekitaldi nagusia.
  • 17:00: Irrien Lagunen “Ane eta Piratak” ikuskizuna (Okendon)
  • 18:30: Txaranga (Okendon)
  • 19:00: Erromeria. “Eztengiro” taldearekin (Okendon)
  • 20:00: Triki poteoa eta pintxo potea herrian zehar

Bazkarirako txartelak Lasarte-Orian edota Topagunearen webgunean eskuratu daitezke. Informazio gehiago ere bertan aurkituko duzue.