Twitter sare soziala dagoeneko “.eus” da PuntuEUS Fundazioaren eta Twitterren arteko lankidetzari esker. Gaur egun Twitterrek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren, horregatik hori konpontzeko lanean ari da gaur egun sare soziala CodeSyntax enpresaren laguntzarekin.
Erabiltzaileek hala eskatuta, Twitterrek euskarazko bertsioa argitaratu zuen 2012an. Gaur egun, UMAP webguneak txiolari euskaldunen jarduna jasotzen eta iragazten du eta horren arabera, maiatzean euskara erabiltzen duten 7.569 erabiltzaile aktibo zenbatu zituen. Eta egunero 10.682 euskarazko txio argitaratzen dira.