Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. 2023ko San Joan jaietako kartela aukeratu dute Hernanin

2023ko San Joan jaietako kartela aukeratu dute Hernanin

Hernani

Hernanik 2023ko San Joan jaietako kartela argitaratu berri du. Leire Derteano Lizarralde oñatiarrak irabazi du aurtengo lehiaketa.

19 kartel aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 4 kartel aukeratu zituen Jai Batzordeak. Lau kartel horien arteko aukeraketa, aldiz, herritarrek egin dute online eta Biteri kultur etxean.

Guztira, 543 bozka jaso dira eta horietatik kartel irabazleak 223 bozka jaso ditu.

Zorionak Leire!!!