Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. 5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!

5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!

Buruntzaldeko udalek Ezetz asmatu! lehiaketa abian jarri berri dute. Lehiaketan “Hizkuntzen garrantzia enpresan” hitzaldia entzun duten ikasleek har dezakete parte, hau da, Andoaingo La Salle, Leitzaran eta Escivi ikastetxeetako ikasleek; Hernaniko Institutua eta La Inmaculada ikastetxeetakoek eta Usurbilgo Lanbide Heziketakoek. 6 sari izango dira. Ikastetxe bakoitzeko asmatzaileen artean kultura-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bana zozketatuko dira.

 

 

 

Lehiaketa:

Ondorengo esaldietatik gezurrezko 5 esaldiak zein diren hautatu eta bidali mezu bat, dagokion formularioa beteta:

 

1. Garai batean hizkuntza bakarra hitz egiten zen munduan, eta, adituen arabera, etorkizunean ere hala izango da: ingelesa hitz egingo du mundu guztiak.
2. Garrantzitsuagoa da animalia espezie bat babestea, hizkuntza-komunitate bat baino.
3. Euskal Autonomi Erkidegoko langileei legeak aitortzen die euskaraz lan egiteko eskubidea.
4. Espainiako herritarren % 40 inguru elebiduna da.
5. Euskara da munduko hizkuntzarik zailena, beraz, euskara-irakasleak munduko hizkuntza-irakaslerik hoberenak dira eta ikasten dutenak munduko pertsonarik azkarrenetakoak.
6. Euskarak munduko hizkuntza gehienek baino hiztun gehiago ditu. Esaterako, Europan ofiziala den Malterak baino hiztun gehiago ditu.
7. Hizkuntza batzuk indartsuak dira berez, ez kolonietan hizkuntza inposatu zutelako.
8. Inkestek diote jendeari berdin zaiola zein hizkuntzatan hitz egiten dien saltzaileak.

 

 

Epea: ekainak 17.
Saria: Parte hartu duten ikastetxe bakoitzeko asmatzaileen artean abendua bitarte herrian garatu den kultura-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bana zozketatuko dira.
Posta elektronikoz jakinaraziko zaie parte hartzaile guztiei zozketaren emaitza.
Irabazleak udalaren euskara zerbitzuarekin jarriko dira harremanetan, eta haien bitartez jasoko dute Korrikaren kamiseta. Abendua arte izango dute epea kultura-ekitaldia aukeratu, eta sarrerak eskatzeko. Sarrera horiek eskuratu ahal izango dituzte, beti ere, eskaera egiten denerako agortuta ez badaude.

 

Antolatzaileak: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalak. Euskarako Batzordeak.