Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Udan ere euskara praktikatzeko aukera izango da Hernanin
Hernani

Udan ere euskara praktikatzeko aukera izango da Hernanin

Banaiz Bagara elkarteak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, urtero bezala, udan euskara praktikatzeko ekimenak antolatu ditu Hernanin. Aurtengoan, euskarazko ibilaldiak izango dira eta norabide eta gai ezberdinetakoak antolatuko ditu elkarteak.

Ibilaldi hauei esker, udan ere euskara praktikatzeko aukera eskaintzen da, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia…) eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako giroaz gozatzen den bitartean.

Parte hartzea doakoa eta irekia da, hau da, edonork har dezake parte: euskaraz zerbait dakitenek, urtean zehar euskara ikasi dutenek, mintzalagunek eta baita euskaldun zaharrek ere. Ibilaldiez gain, kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere antolatuko dira udan zehar.

Hona hemen udako programaren nondik norakoak:

  • Eguna: larunbata (ekainaren 29tik aurrera)
  • Abiapuntua: 10:30ean AEK euskaltegi parean (Larramendi kalea, 11) eta 17:00etan Txema tabernan (Ispizua kalea, 21)
  • Iraupena: ordubete