Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Donostiako Mintzodromoetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

Donostiako Mintzodromoetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horrekin lotuta hainbat ekimen antolatu ditu Donostiako Udalak. Ekimen aipagarrienak Mintzodromoak dira. Hauekin euskara egunero naturaltasunez erabiltzera gonbidatu nahi ditu Udalak herritarrak. Mintzodromoak azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an, 17:00etan eta 18:00etan, egingo dira Donostiako Boulevard zumardian.

 

Guztira 100 lagun inguru elkartuko dira, launaka, mahai baten inguruan eta interes orokorreko gaiei buruz arituko dira hizketan. Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute idazkaritza@bagera.net helbidera, edo 943 467 181 zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna azaroaren 25a da.