Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Udako solstizioaren ospakizuna egingo da Chillida Leku museoan
Hernani

Udako solstizioaren ospakizuna egingo da Chillida Leku museoan

Ekainaren 21ean, 20.00etan, Udako solstizioaren ospakizuna egingo da Chillida Leku museoan.

Aurten, Oreka Tx taldearen eskutik “Elkarrizketak” izeneko ibilbidea egingo da museoan barrena eta haiekin batera, beste hainbat artistak parte hartuko dute: Amaia Elizaran eta Janire Etxabe dantzarika, Iban Nikolai, Gorka Hermosa eta Xabi Zeberio musikariak, eta Thierry Biscary eta Nahia Zubeldia abeslariak. Musikaren eta dantzaren arteko topaketa izango da.

Beste urteetan bezala, Biteri kultur etxean sarrerak salgai jarri ditugu gaurtik aurrera leihatilan soilik: 10 eurotan hernaniarrentzat.