ABB Niessen enpresan Euskaraz lan egin nahi dut izeneko egitasmoa jarri zen abian orain bi ekitaldi. Sinadura publiko bidez, langileek hainbat jokabideri atxikimendua adieraztea izan zen egitasmoaren xedea. Emaitza esperotakoa baino hobea izan zen, jende askok adierazi zuelako euskara gehiago erabiltzeko konpromiso publikoa.
PARTEKATU ALBISTEA