Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren XIII. edizioa
Andoain

Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren XIII. edizioa

Aurkeztutako lanak maila desberdinetan banatuko dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala, 6-8 urtekoen mailatik hasita bost maila finkatuko dituzte. Maila bakoitzean bi sari banatuko dituzte, mailaren arabera oroigarriak edo dirusariak izango direnak.

Lanak azaroaren 21era arte aurkeztu daitezke Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan. Sari banaketa abenduaren 19an izango da.

Parte hartzeko baldintzak eta informazio gehiago, www.zizurkil.eu