20. Korrika bidean da jada! Otxandion eman zitzaion hasiera atzo arratsaldeko 16:00etan eta ibilbide luze bat osatu ondoren Iruñean amaituko da apirilaren 9an.
Korrikaren antolatzaileek adierazi dutenez, dena prest dago 20. edizioari harrera egiteko. Buruntzaldeko herrietatik apirilaren 4an, asteartea, pasako da:
Andoaindik: 10:00etan
Urnietatik: 10:45ean
Hernanitik 11:00etan
Astigarragatik: 11:30ean
Lasarte-Oriatik: 22:30ean
Usurbildik 23:30ean.
Informazio gehiago: http://www.korrika.eus/
20 edizioetako abestiak: http://www.argia.eus/albistea/korrika-abesti-guztien-bilduma