Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. ‘Berria’ egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu du

‘Berria’ egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu du

Berria egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu du. Edukiak etengabe eguneratuko dituzte, erabiltzaileen zalantzak argituko dira eta Interneten nola idatzi behar den azaltzeko atal bat dauka, besteak beste.

Idazkuntzari buruzko atalean hizkuntz eredua, esaldien egituraketa, puntuazioa eta aditz estiloak aztertzen dira, besteak beste; Deontologiari eskainitako atalean Berriak bete beharreko oinarriei buruzko informazioa aurkituko duzue; eta Internet atalean sareko idazkeraren berezitasunei buruzkoa: informazioaren joskera, hipertestu eta loturak, interaktibitatea, multimedia elementuak eta abar.

Horiez gain, ortotipografia eta onomastikari buruzko azalpenak bildu ditu.

Estilo liburua etengabe berrituko da. "Komunikazioaren premiak aldatuz doazen neurrian aldatuko da estilo liburu hau ere, bai neologismoei dagokienez, bai euskarri berrietan idazteko moduei dagokienez, eta bai bibliografiari dagokionez", azaldu du Berriak.

Erabiltzaileek euren galdera eta zalantzak plazaratu ahal izango dituzte webgunean.

* Iturra: Argia.com