Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Buruntzaldea.eus gure webgunearen helbide berria
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Buruntzaldea.eus gure webgunearen helbide berria

Buruntzaldeko udalek ‘.EUS’ interneteko domeinuaren parte izateko erabakia hartu zuten. Hori dela-eta www.buruntzaldea.eus da gure web gunearen helbide berria. Kontuan izan zure webgunea ere ‘.EUS’ izan daitekeela.

.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen lehen mailako domeinua da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Zergatik eskatu

  • Identitatea adierazten du: euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen izaera.
  • Merkatura eta bezeroarengana gerturatzen zaituen domeinua da, bezeroaren hizkuntzan saltzeko eta euskal enpresen kalitate-bermea adierazteko.
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzen eta identifikatzen laguntzen du.
  • Marka babesten du, bidegabe erabil ez dezaten.

Nola eskuratu

Domeinu-izenak gure erakundearen web gunearen ohiko Interneteko edo informatika-zerbitzuko hornitzailearen bitartez eskatzen dira (.com edo beste edozein domeinu erregistratuta dugun hornitzaile berarekin) edo www.domeinuak.eus web gunean argitaratutako erregistradoreen bitartez.