Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Buruntzaldeko herriek kultur agenda bateratua aurkeztu dute

Buruntzaldeko herriek kultur agenda bateratua aurkeztu dute

Buruntzaldeko herri komunikabide eta udalek elkarlanean Buruntzaldeko agenda bateratua jarri dute sarean. Atzo, agenda bateratuaren aurkezpena egin zen Usurbilen, kultur-etxe berrian. Bertan izan ziren Alaitz Aizpurua Usurbilgo Euskara zinegotzia; Ainara Rodríguez, Andoaingo Euskara zinegotzia; Imanol Ubeda, Usurbilgo Noaua! Aldizkariko ordezkaria, Maider Azurmendi Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariko ordezkaria; eta Boris Nogales Lasarte-Oriako euskara zinegotzia. Helburua Buruntzaldeko sei udaletan dagoen kultur eskaintzaren berri euskaraz ematea da. Elkarlan honen emaitza da www.buruntzaldea.eus webgunean kokatua dagoen kultur agenda.

Buruntzaldeko udalek 2002an euskara egitasmoak elkarlanean ematea onetsi zutenetik hainbat arlotan elkarrekin aritu dira lanean: Euskaltegiak, autoeskolak, arrandegiak, errenta aitorpena, familia transmisioa… Herri komunikabideen arloan ere Buruntzaldean bada lan mahai bat udal ordezkariek eta herri komunikabideetako ordezkariek osatzen dutena.

Buruntzaldeko hedabide bakoi-tzak, bere aldizkariko zein web orrialdeko agenda elikatzeaz gain, buruntzaldea.eus web orriko agenda ere elikatzen du. Bakoitzak bere ekarpentxoa eginez, eskualde osoko ekitaldien berri ematen du orain www.buruntzaldea.eus web orrian.

Herritarren zerbitzura

Modu honetara, informazioa emateaz gain, zerbitzu bat ere eskain-tzen zaie herritarrei: agendako deialdien berri ematea.

Herritarrak ekintza motaren arabera sailkatuta (antzerkia, zinea, ikastaroak…) Buruntzaldean duen informazio guztia jaso lezake. Buruntzaldeko Udalen ekimenez eta hedabideen elkarlanari esker Buruntzaldeko tresna praktiko bat jarri da herritarren eskura: eskualdeko agenda bateratua: Eta dena, klik batean.

* Iturria: Diario Vasco