Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra

Gabriel Arestiren Harri eta Herri liburuaren publikazioaren 50. urteurrena omenduz estreinatuko dute asteburua, Laura Mintegi eta Karmelo Landaren elkarrizketa-hitzaldiarekin.

Joseba Sarrionaindiaren zenbait lanen irakurketa proposatuko du Eider Rodriguezek eta Koldo Izagirre ere bertan izango da Parisen bizi naiz lana errezitatzeko. Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek Arestiren imajinario poetikoa eta genero-eraikuntzak izeneko hizketaldia eskainiko dute, eta Iñaki Astizek eta Mikel Aierbek prestatutako Hondakindegia emanaldiarekin amaituko dute igandean. Tartean baina, hori eta askoz gehiago ikusteko aukera izango du bertaratzen denak. Egitaraua.

.