Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Erreportari Gaztea kazetaritza sariak banatu dituzte
Andoain

Erreportari Gaztea kazetaritza sariak banatu dituzte

Aurtengo irabazleak Izaro,Odile, Irati, Goretti, Iker eta Nerea izan dira, denak gazte andoaindarrak. Sariak banatu ostean, tartea izan zuten solasean aritzeko 2013ko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratu zuten Berriako hiru kirol kazetariekin: Unai Zubeldia, Imanol Magro eta Enekoitz Telleriarekin. Londreseko olinpiar jokoen jarraipena egiteko izandako esperientziak elkarbanatu zituzten, eta une atsegina eskaini ziguten, zalantzarik gabe.