Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak jarri dira Usurbilen

Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak jarri dira Usurbilen

Usurbilgo Udalak, Noaua!k, UEMAk, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Oiartzungo Udalak euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko Usurbilen jarri diren buzoien berri eman dute Urbil Merkataritza Zentroan egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira: Xabier Mikel Errekondo (Usurbilgo Udala), Alaitz Aizpurua (Noaua!), Iñaki Arregi (UEMA), Paul Bilbao (Behatokia), eta Jabi Elizasu (Oiartzungo Udala).

 

Aurrerantzean euskaldunen hizkuntza kexak jasotzeko buzoiak izango dituzte usurbildarrek. Egitasmoa eragile hauek bultzatu dute: Usurbilgo Udalak, Noaua!k, UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Buzoiak lau tokitan jarriko dira: Usurbilgo udaletxearen harreran, Sutegi Liburutegian, Noaua!n eta Urbil Merkataritza zentroan.

 

* Irakurri albiste osoa Usurbilgo Udalaren webgunean.