Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Ezetz asmatu 5 gezur borobilak! lehiaketako irabazleak eta erantzun zuzenak

Ezetz asmatu 5 gezur borobilak! lehiaketako irabazleak eta erantzun zuzenak

Buruntzaldeko udalek Ezetz asmatu 5 gezur borobilak! lehiaketa jarri zuten abian “Hizkuntzen garrantzia enpresan” hitzaldia entzun zuten ikasleen artean, hau da, Andoaingo La Salle, Leitzaran eta Escivi ikastetxeetako ikasleek, Hernani Institutua eta La Inmaculada ikastetxeetakoek eta Usurbilgo Lanbide Heziketakoek hartu zuten parte.

 

Aipatu ikastetxe bakoitzeko asmatzaileek abendua bitarte eskualdean garatuko den kultura-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bana irabazi dituzte.

 

Lehiaketako irabazleak honakoak izan dira:

  • Iurre Marrahi, Leizaran Institutua (Andoain)
  • Hodei Elizalde, Usurbilgo BHI (Usurbil)
  • Manu Agirre, La Salle Berrozpe (Andoain)
  • Naiara Olaya, Escivi (Andoain)
  • Jon Garmendia, Hernaniko BHI (Hernani)

Erantzun zuzenak, hau da, 5 gezurrak, berriz, honakoak dira:

  • 1- Garai batean hizkuntza bakarra hitz egiten zen munduan, eta, adituen arabera, etorkizunean ere hala izango da: ingelesa hitz egingo du mundu guztiak.
  • 2- Garrantzitsuagoa da animalia espezie bat babestea, hizkuntza-komunitate bat baino.
  • 5- Euskara da munduko hizkuntzarik zailena, beraz, euskara-irakasleak munduko hizkuntza irakaslerik hoberenak dira, eta, ikasten dutenak, munduko pertsonarik azkarrenetakoak.
  • 7- Hizkuntza batzuk indartsuak dira berez, ez kolonietan hizkuntza inposatu zutelako.
  • 8- Inkestek diote jendeari berdin zaiola zein hizkuntzatan hitz egiten dien saltzaileak.