Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Gidabaimena euskeraz eta doan ateratzeko aukera

Gidabaimena euskeraz eta doan ateratzeko aukera

Buruntzaldeko autoeskoletan gida-baimena euskeraz atera ahal izateko kanpaina jarri zuten martxan Buruntzaldeko Udalek urte hasieran. Eta orain, jarraipena emateko bigarren pausoa eman dute. «Orduan egindako lana autoeskoletako ma­teriala euskeratzea izan zen; orain, materiala erabiltzea», azaldu zuen Idurre Lukas Herna­niko Euskera zinego­tziak prentsaurrean. Hurren­go erronka azterketa praktikoa euskeraz egin ahal izatea dela gaineratu zuen.

Egitasmoaren helburua da Buruntzaldeko gazteek gida-baimena euskeraz atera dezaten bultzatzea. Hori ho­rrela, gidabaimena doan ateratzeko aukera izango dute aurten. Izan ere, gidabaimena euskeraz ateratzen dutenen artean azterketa teoriko bat zozketatuko da, 400 euro­ko topearekin, Burun­tzal­deko autoeskola bakoi­tzeko. Ho­rre­tarako, azterketa gainditu ondoren, diptiko bat bete beharko dute. Dip­tikoak etxez etxe bana­tzen ari dira eta autoeskoletan ere badira: Hernanin, Hernani, Lagunak eta Otamendin; An­doainen, Bengoetxea eta Mendin; Astigarragan, Ota­men­din; Lasarte-Orian, Iza­rra, Lasarte eta Mugican; eta Urnieta eta Usurbilen, Solo­zabalen.

 

Gida-baimena euskeraz atera berri duten bi gazte

Prentsaurrekoan Jon Altuna eta Izarne Zapiain Lasarteko eta Astigarragako bi gazte izan ziren. Gidabaimena atera berri dute biek eta beraien esperientziaren berri eman zuten. «Usurbilgo bi gazterekin hitz egin nuen eta gidabaimena euskeraz atera zutela esan zidaten. Ni animatu egin nintzen eta Lasarten, Mugican aukera zegoela jakitean apuntatu egin nintzen. Zailtasun aldetik gazteleraz bezala da, hitz arrotzak bi hizkuntzetan daude. Eta ze hobeto nere hizkuntzan egitea baino!», azaldu zuen Altunak.

Zapiainen kasuan, berriz, gaztelerak oztopoak sortzen zizkion eta orain aurrera egitea lortu du: «aurretik ere ibilia nin­tzen autoeskolan, baina gaztelerarekin beti izan ditut zailtasunak. Orain berriz, euskeraz egiteko aukera izan dut eta oso gustora ibili naiz». Biek egin diete dei Buruntzaldeko gazteei gidabaimena euskeraz atera dezaten.

 

Iturria: Hernaniko Kronika