Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrean dira Agirre, Irazu, Rezola eta Gaztelumendi

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrean dira Agirre, Irazu, Rezola eta Gaztelumendi

Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final­aurrean dira, aurrera egin duten beste 14 bertsolari onenekin batera. Igandean jokatu zen azken final laurdena Az­pei­tiako Izarraitz pelotalekuan, eta bertan erabaki zen sailkatu den bertsolari bakoitzak non izango duen finalerdietako hurrengo saioa. Hiru dira herriak: Hernani, Arra­sate eta Tolosa.

 

Gaztelumendi eta Rezola Arrasaten, eta Irazu eta Agirre Tolosan Orain bi asteko atsedenaldia izango dute bertsolariek, eta azaroaren 26an jokatuko da aurreneko saioa, Arra­sa­ten. Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola izango dira bertan, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdan­garinekin batera. Bigarren saioa Tolosan izango da, azaroaren 27an, eta bertan ere Hernaniko bertso eskolako bi bertsolari ariko dira: Jexux Mari Ira­zu eta Unai Agirre. Haue­kin izango dira Aitor Sarriegi, Beñat Lizaso, Iñigo Izagirre eta Nerea Elus­tondo. Finalaurreko azken saioa izango da Her­nanikoa, abenduaren 4an, eta hemen ere, sei bertsolari ariko dira finalerako pasearen bila lehian: Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agirrea­zaldegi, Iñaki Apa­lategi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika