Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Gipuzkoako Zerga Gida euskaraz

Gipuzkoako Zerga Gida euskaraz

Azken urteotan, euskararen ezagutza eta erabilpena handitu dira Gipuzkoan zerga alorreko kudeaketa publiko eta pribatuko profesionalen artean (herri langileak, gestoriak, aholkularitzak…) nahiz gizartean (zergadunak, unibertsitateko eragileak…).

 

Herri ogasunaren arloan espezializatutako argitalpenen merkatuan material ugari dago, baina horietako gehien-gehienak gaztelaniaz daude. Gabezia hori neurri batean estaltzeko, zerga gida hau plazaratu da, eta aurrerantzean ere euskaraz argitaratuko da (departamentuko webean eskura egongo da, zabalkundeko argitalpenen atalean).

 

Gida erabiltzaile askori zuzenduta dago, hala nola Ogasuneko langileei, zergen arloarekin zerikusia duten profesional pribatuei (gestoriak, aholkularitzak, finantza entitateak…), unibertsitateko ikasle zein irakasleei edota Ogasun Departamentuaren enplegu publikoko eskaintzetarako azterketak prestatzen dituzten herritarrei.

 

Zerga gida 2011ko ekainaren 30ean eguneratuta argitaratu da. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, ordea, zerga gida honen edukia 2010eko abenduaren 31n indarrean zegoen araudiari jarraituz prestatu da. Era berean, proiektua Ogasuneko Langile Euskaldunon Taldeak sustatu du eta idazketa taldean parte hartu du.

 

Gipuzkoako Zerga Gida