Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Hernaniko Dobera euskara elkarteak kazetaritza lehiaketa antolatu du

Hernaniko Dobera euskara elkarteak kazetaritza lehiaketa antolatu du

Dobera euskara elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen Dobera Sariaren oinarriak jakinarazi ditu. Bosgarren edizioan kazetaritza lehiaketa bat deitzea erabaki du, Hernaniko Kronika egunkari lokalaren hamargarren urteurrena dela eta. Beka honek Hernaniri buruzko kazetaritza lanik onena sarituko du, 2.000 euroorekin. Saria bakarra izango da, eta datorren udazkenean emango da.

 

Lehiaketaren arduradunek zehaztu dutenez, gai baten inguruan, hamar erreportaje egin beharko dira. Baina, lanak aurkezterako garaian, kazetariek albiste bakar bat entregatu beharko dute, beste bederatzi erreportajeen proiektu edo zirriborroarekin batera. "Gaia edozein izanda ere, beti Hernani herriarekin lotura zuzena izan behar du, eta hamar erreportajeak gai beraren bueltakoak beharko dute. Adibidez: Urumeako zentral elektrikoak, Hernaniko kirolariak, etorkinak Hernanin…", azaldu dute. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 8a da.

 

Idazlanak formatu digitalean (Word formatuan edo Quark Xpress-ean maketatua) testua eta irudiekin aurkeztu beharko dira, Doberako egoitzan (Larramendi kalea, 11-behea, 20120. Hernani). Gainera, izen-emate orria bete beharko da (www.dobera.com web orrian edo Doberako bulegoan eskuratu ahal izango da). Erreportajeak 6.000 karaktere izan behar ditu.

 

Epaimahaiak azaroaren 5ean kaleratuko du irabazlearen izena. Orduan, sarituak sei hilabeteko epea izango du gainerako bedera-tzi erreportajeak idazteko. Alegia, 2011ko ekainerako entregatu beharko dira lan guztiak.

 

Oinarrien arabera, Doberak bi urteko epea izango du parte-har-tzaile guztien lanak erabili ahal izateko, bai argitaratzeko, eta bai hedapena egiteko. Kronikatik jakitera eman dutenez, jasotzen diren erreportajeak behar adina kalitatea badute, herriko aldizkarian kaleratzeko asmoa dago.

 

* Iturria: Noticias de Gipuzkoa, Hernaniko Kronika