Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Hilaren 29an emango zaio hasiera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari

Hilaren 29an emango zaio hasiera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari

Lau urtez behin jokatzen den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu berri dute eta bertan, besteak beste, eskualdeko sei bertsolarik hartuko dute parte. Batzuk kanporaketetan lehiatuko dira eta beste batzuk laugarren final aurrekora eta finalera pasako dira zuzenean, azken txapelketan egindako lanari esker. Lehenengo kanporaketa hilaren 29an izango da Amasa-Villabonan.

Final handia berriz, Barakaldoko BECen izango da abenduaren 15ean eta bertan izango den bertsolari bakarra ezagutzen da gaur egun: Maialen Lujanbio hernaniarra, 2009ko txapelketa nagusiko irabazlea.

Muina bertsogintzan jarrita, 43 bertsolarik, 14 gai-jartzailek eta 16 epailek hartuko dute parte aurtengo edizioan.

Hona hemen eskualdeko parte-hartzaileak eta bakoitzaren saioen inguruko informazioa:

Bertsolaria Kanporaketa (herria) Data
Agin Laburu (Astigarraga) Markina-Xemein 2013-10-05
Aitor Mendiluze (Andoain) Murgia (4. Final aurrekoa) 2013-11-17
Iñaki Zelaia (Hernani) Hendaia 2013-10-12
Jexux Mari Irazu (Larraul) Altsasu 2013-10-13
Maialen Lujanbio (Hernani) Barakaldo (Finala) 2013-12-15
Unai Agirre (Hernani) Altsasu 2013-10-13