Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Hizkimizki.com hiztegiak sortzeko tresna berria

Hizkimizki.com hiztegiak sortzeko tresna berria

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Hizkimizki.com webgunea aurkeztu du. Tresna berri honen helburua hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea da. Euskaratik eta euskaraz sortutako tresna da.

Guztira, 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak, gainera, horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako, aragoiera-nepalera edo fula (Mendebaldeko Afrikako hizkuntza)-islandiera.

Hizkimizki.com proiektuaren bidez, aukeratutako edozein hizkuntzaren arteko zubi-lana egitea posible izango da. Proiektua oraindik garatze bidean dago, baina aurrera begira, erabiltzaileak izena eta pasahitza izango ditu datu-baseko informazioa aldatu, zuzendu eta gehitzeko.

Proiektu hau Topagunearen Auzoko egitasmoaren baitan dago. Proiektua euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko sortu zen. Programa honen baitan, euskaratik abiatuta, poltsikorako oinarrizko 32 hiztegi sortu dira, hiztegi hauek Euskal Herrian hitz egiten diren hainbat hizkuntzatatik sortu dira, hiztunek sortu dituzte.