Gipuzkoako Foru Aldundiak immigrazio gaiez arduratuko den batzorde bat sortu du. Batzordea alor ugariko 17 adituk osatzen dute eta etorkinen eskubide politikoak, ekonomikoak, sozio-kulturalak eta linguistikoak aztertu eta sustatuko ditu.
Batzordea pasa den urtarrilaren 14an aurkeztu zuten Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano eta immigrazio zuzendari Marcos Nanclaresek. Batzordea, besteak beste, Kontseiluko idazkari nagusi izandako Xabier Mendigurenek, Petra Elser irakasleak, gatazkak konpontzen aditua den Princess Koromak, Ahmed Anhari politologo eta abokatuak, eta Jakue Pascual soziologoak osatuko dute.