Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. IV. Udaltop Topaketak martxoaren 22an eta 23an izango dira
Lasarte-Oria

IV. Udaltop Topaketak martxoaren 22an eta 23an izango dira

IV. Udaltop Topaketak martxoaren 29an eta 30ean egingo zirela iragarri bazen ere, ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, LSB eta CNT sindikatuek deitutako greba orokorra dela-eta dataz aldatu dira. Martxoaren 22an eta 23an izango dira.

Matrikulazio epea zabalik dago eta martxoaren 16a izango da topaketetan izena emateko azken eguna. Gogoratu matrikulazioa www.udaltop.com webgunean egin behar dela eta ordainketa egiten den arte ez dela lekua erreserbatzen.

Topaketen IV. edizioan landuko den gaia Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo! izango da eta Euskal Herriko hizlariak ez ezik, kanpokoak izango dira, esaterako, Bernat Joan i Mari soziolinguista eta Katalan Filologian doktorea. Honek "Autocentramiento y política lingüística: normalización y actitudes" izeneko ponentzia aurkeztuko du. Bestalde, Pasaiako, Hernaniko eta Berriozarko alkateek, eta Santurtziko zinegotzi batek ere parte hartuko dute topaketetan, euren udaletako esperientzien berri emanez. Beraz, aurtengoa, euskara sustatzeko lanetan diharduten langileentzat egokia izateaz gain, ordezkari politikoak gerturatzeko aukera bikaina izan daiteke.