Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Laburbira Zirkuitua Hernanira eta Usurbilera iritsiko da
Hernani
Usurbil

Laburbira Zirkuitua Hernanira eta Usurbilera iritsiko da

Laburbira Film Laburren XIII. Zirkuitua hastear da eta lehenengo emanaldia Hernanin izango da hilaren 25ean, Usurbilen berriz, martxoaren 13an. Martxoaren 20ra arte izango dira emanaldiak.

Aurtengoan euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko dira Laburbiran eta 27 herrietara helduko da. Zirkuitu hau duela 12 urte sortu zen euskarazko ikus-entzunezko berri eta kalitatezkoak hedatu eta zabaltzeko.

Aurtengo lanen aukeraketan euskaltzaleen elkarteetako ordezkariez gain, ikus-entzunezkoen sektoreko aditu batek ere parte hartu du.