Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Lanbide heziketa euskaraz Buruntzaldean

Lanbide heziketa euskaraz Buruntzaldean

Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Urtearen garai honetan, gazte asko beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen dabiltza, besteak beste, zer lanbide ziklotan emango duten izena. Urtero, Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) gazte horiek guztiak D ereduaren aldeko hautua egitera animatzen dituzte. Horretarako, posta arruntaz edo ikastetxeen bidez, Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloei buruzko informazioa bidaltzen diete gazteei.

Urtez urte, ikastetxeek euskarazko eskaintza zabaltzeko erronka dute, euskaraz ikasi nahi duten ikasleek ikasketak euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Lanbide Heziketa D ereduan eginez, gazteek ordura arte ikasitako euskara sendotu eta hobetuko dute. Era berean, ate asko zabalduko dizkie lan-munduan nahiz gizartean, gero eta enpresa eta esparru gehiagotan baitu presentzia euskarak. Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke ikasten ari diren gazte horien etorkizunean, horregatik da funtsezkoa lanbide heziketako zikloa aukeratzeko garaian D eredukoa lehenestea.

Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloa euskaraz egiten dutenek euskarazko B1 ziurtagiria jasoko dute eta goi-mailakoek, berriz, B2a, administrazioko 2. hizkuntza-eskakizunaren parekoa.

2023-24 IKASTURTEKO ESKAINTZA