Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna, enpresek lan-eskaintzak jarri eta lan bila dabiltzanek beren curriculum-ak sartu ahal izango dituzte lansarean.org webgunean. Horrela, euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremanak sendotzeko asmoa dago.
Azken asteotan argitaratu dute lan-ataria, baina oraindik proba-fasean eta osatzeko dago proiektua. Halere, elkartetik adierazi dutenez dagoeneko 250 curriculum baino gehiago daude orrialdean.