Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. “Maria Goikoak batbirulau!” liburuaren APPa eskuragarri dago

“Maria Goikoak batbirulau!” liburuaren APPa eskuragarri dago

Galtzagorri Elkarteak garatutako Klis-klasikoak APP bildumako lehenengo APPa dagoeneko eskuragarri dago. Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioak izango dira.

Argitaratu berria den hau, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburuaren aplikazioa da.

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu app honek: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

Hemen eskuratu daiteke aplikazioa.