Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Martxan da Andoainen Larunbatetan euskaraz ekimena

Martxan da Andoainen Larunbatetan euskaraz ekimena

Dagoeneko martxan da 2009-2010 ikasturterako Andoainen prestatu duten aisialdi programa eta horren baitan Larunbatetan euskaraz izeneko karrikako ludoteka antolatu du Txiki-txokoa ludotekak. Larunbat goizetan gauzatuko da ekimena, 10:00etatik 13:00etara, eta hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat antolatu dute. Jolas-jarduerak izango dira nagusi ludotekan, beti ere giro euskaldunean, haurren euskararen ezagutza indartu ahal izateko.

 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ludotekan, besteak beste, pizzak prestatzen eta xaboiak egiten ikasiko dute, irteerak eta mota guztietako jolasak ere egingo dituzte.

 

Dagoeneko Larunbatetan euskaraz ekimenean izena emateko epea zabalik dago eta 25 euroko prezioa du. Prezio horren baitan ludotekako klase guztiak sartzen dira, baita antolatzen diren gainontzeko ekimenak ere. Parte hartu nahi dutenek, ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute: 943 592181.