Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Motxian eby esketx lehiaketako sari emate ekitaldia gaur izango da Astigarragan
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Motxian eby esketx lehiaketako sari emate ekitaldia gaur izango da Astigarragan

Motxian eby lehiaketara Buruntzaldean aurkeztutako sei bideoen artean onenak zeintzuk izan diren jakitera emango da gaur 18:00etan Astigarragako Kultur Etxean. Bertan izango dira sarituak izan diren talde guztietako partaideak sari jasotzeko.

Sari ezberdinak banatuko dira gaurko ekitaldian. 300eurokoa izango da lehenengo saria, ikusleek aukeratutako bideoak jasoko duena eta 200 euroko bigarren saria ostera, epaimahaiak hautatutakoa. Herri bakoitzeko bideo onenak ere 50 euroko saria jasoko du.

Aurten, 22 bideo aurkeztu dira Motxian eby esketx lehiaketara eta guztiak ikusgai daude web orrialdean.