Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Motxian Eby esketx lehiaketan parte hartzeko azkeneko egunak
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Motxian Eby esketx lehiaketan parte hartzeko azkeneko egunak

Aurten ere Motxian Eby esketx lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuek modu bateratuan. Aurtengo gaia librea eta da DBH-1, 2, 3 edo 4ko ikasleek har dezakete parte.

Bideoak bidaltzeko epea azaroaren 25era arte luzatu da eta Whatsapp bidez (608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke. Irakurri informazio guztia hemen.

Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bozkatzeko aukera

Azaroaren 26ean jasotako bideo guztiak interneten zintzilikatuko dira eta bozkatzeko aukera egongo da abenduaren 2a bitartean. Azkenik, abenduaren 3an epai-mahaia elkartuko da. Eta sari-banaketa abenduaren 15ean izango da Astigarragako Kultur Etxean 18:30ean.