Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Mugikaria, albisteen jarraipenerako app berria
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Mugikaria, albisteen jarraipenerako app berria

Orain dela zenbait hilabete Luistxok Yahoo News Digest aplikazioa aipatu zuen bulegoan, bere funtzionamendua, edizio bikoitza, albisteen aukeraketa, eta gerora Mugikaria bilakatu dena irudikatzen hasi ginen. Bidean beste bi app interesgarri ezagutu eta erabili ditugu, Circa eta The Economist Espresso.

Mugikariaren lehen bertsioa kalean dago jada (Android eta iOSerako). Egunean birritan, 9:00 eta 18:00etan, oharra jasoko duzu mugikorrean edizio berri bat atera dugula esanaz. Albiste interesgarrienen selekzioa eskaintzen dugu edizio horietan, bakoitzaren izenburu, argazki, laburpen eta jatorrizko estekarekin; Umap erabiliz albisteon txio interesgarrienak ere ateratzen ditugu.

Informazio gehiago CodeSyntax webgunean.