Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi die aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko.
Zehazkiago, otsailean zehar, matrikula irekita dago Andoaingo, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo AEK euskaltegietan eta Hernaniko eta Lasarte-Oriako udal-euskaltegietan.
Ordutegien aukera oso zabala da, eta ikasmailena ere bai. Euskaltegi bakoitzaren eskaintzaren berri euskara-info.buruntzaldea.eus web gunean ikus daiteke. euskara-info.buruntzaldea.eus web gunean bertan, bakoitzak bere euskara-mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa oso modu sinplean egiteko aukera ere badago. Udal bakoitzak euskara ikasten dihardutenentzat dituen diru-laguntzak ere bertan kontsulta daitezke.
Euskaltegiekin harremanetan jartzeko telefonoak hauek dira:
- Andoaingo AEK euskaltegia: 943 591 704
- Astigarragako AEK euskaltegia: 943 557 354
- Hernaniko AEK euskaltegia: 943 557 801
- Hernaniko udal-euskaltegia: 943 331 896
- Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia: 943 372 863
- Lasarte-Oriako udal-euskaltegia: 943 361 621
- Usurbigo Etumeta AEK euskaltegia: 943 372001