Hilabete honetan, errenta aitorpenarekin lotutako lehiaketa bat jarri dugu martxan Buruntzaldea Euskaraz Facebook orrialdean. Parte hartu, eta erantzun egokia emanez gero, bi sari hauen artean aukeratu ahal izango duzu:
- Andoaingo Basteron, ekainaren 7an Benito Lertxundiren kontzerturako bi sarrera.
- Astigarragako Ipintza sagardotegian bi lagunentzako bazkaria edo afaria.
Lehiaketan parte hartzeko, lehendabizi gure Facebook orrialdean atsegin dut sakatu behar duzu. Horren ostean, ondorengo galdera honi erantzun beharko diozu:
Errenta aitorpena egitea egokitzen zaigun tarte honetan, ba al dakizu zer esan nahi duten sigla hauek?
BEZ, JEZ, IFK, PFEZ, OHZ
Erantzun guztiak Facebook-eko iruzkinen atalean idatzi behar dira. Apirilaren 25ean asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Animatu eta parte hartu!
Hona hemen lagungarri izan daitekeen hiztegia