Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta Ttakun Sariak banatuko dituzte azaroaren 28an Txitxardin Beltxa jatetxean izango den afarian. Sari horiekin, euskararen alorrean urtean zehar zerbait berezia egin duen norbait omendu eta nabarmenduko dute. Aurtengoa lehengoa denez, kultur elkarteko kideek aukeratuko dute omendua baina, hurrengo edizioetan herritarrek euren proposamenak egin beharko dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude eta azaroaren 25a arte erosteko aukera izango da. Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, afal ondoren dantzaldia izango da jatetxean bertan.
* Osorik irakurri Txintxarri aldizkarian.