Sari nagusia Usurbilgo Udazkena esketxak eskuratu du eta epaimahaiaren saria berriz, Euskal euria bideoaren egileek eraman dute. 300 eta 200 euroko sariez gain, herri bakoitzeko bideo onenak 50 euroko sariak eskuratu ditu. Lasarte-Oriako bideo onenaren saria KMK2015 bideoak lortu du, Usurbilgoa Plastifikatuak taldeak eta Astigarragakoa berriz, Euskal euriak eraman du. Hauxe izan zen epaimahaiak saridunei egindako aipamena:
Euskal euria aukeratu dugu errekurtso anitzak erabiltzeagatik. Alde batetik plano aldaketa ugari erabili dituztelako, eta beste aldetik ere, originaltasuna nabaritu dugulako bideoan. Euri efektua sartu dute, baita beste ahinbat elementu ere. Horrek freskotasun bisuala eragiten duelarik.
Beste aldetik, abesti propioa egitea ere garrantzitsutzat jo dugu.
Bigarren urtez jarraian, Motxian eby esketx lehiaketa antolatu du Oarsoaldea eta Buruntzaldean gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin eta gazteak pozik agertu dira egitasmoarekin.