“ Multienergia Galdera Gela Helburu Didaktiko eta Funtzionalekin” proiektuagatik estatu mailako berrikuntza saria jaso du.
Horretaz gain, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Lanbide Heziketako sailburuordetzaren partetik “2014 LHeuskadi” saria eman zion, urte hauetan guztietan Euskal Herriko Lanbide Heziketaren alde erakutsitako lanagatik, konpromisoagatik eta laguntzagatik.
Euskararen erabilera areagotzeko ere lanean ari dira Zubietako eskolan eta urtero garatzen dute euren normalizazio plangintza. Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunean ekintza ugari egin dituzte: lehiaketako sari banaketa, hamaiketakoa, musika…eta baita ikasleak lantokiko prestakuntza (praktikak) euskaraz egitera bultzatzeko motibazio hitzaldia ere.