Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Herri egunkari eta aldizkarien kazetaritza ikastaroa eskainiko du Doberak
Hernani

Herri egunkari eta aldizkarien kazetaritza ikastaroa eskainiko du Doberak

Dobera Hernaniko euskaltzaleen elkarteak, Hernaniko Kronika agerkariaren sortzaileak, antolatuta “herri egunkari eta aldizkarien kazetaritza” ikastaroa eskainiko da Hernanin.

Ikastaroa 8 ordukoa izango da eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean emango da martxoaren 19an eta 26an eta apirilaren 2an eta 9an, 18:00etatik 20:00etara.

Besteak beste, ikastaroan honako gaiak landuko dira: herri egunkarien ezaugarriak, titularrak, argazkien oinak eta puntuazio markak.

Matrikula 20 eurokoa da (15 eurokoa Doberako bazkideentzat). Izena Doberaren bulegoan (Larramendi 11 behea, Hernani), 943 332 799 telefonoan edota dobera@dobera.com e-postan eman daiteke.